2019-07-04

Platerotarrak Pirineotan (Ekainak 29-30)

Uda heldu eta honekin batera bagenuen gure Pirinioetako lehen hitzordua, Camille xendaren zatitxo bat genuen helburu.

Azpiegiturak behartuta ibilbide zirkularra egitea erabaki genuen,  gaua Bisaltico bordan lotuta.

Zurizako aparkalekuan elkartu ginen larunbat goizean eta handik Camille xendako marka berde-horiei jarraiki, Alano orratzak zeharkatu genituen Achar de Alano albo batean eta aurrerago Peña Forca ere ezkerrean utzita.
Eguerdirako Bisaltico bordatik gertu zeuden erreka eta potzuetan bainua hartzeko geldialdia egin genuen. Ederra freskatua, merezitakoa bai horixe!

Bisalticora iritsi eta talde osoa bilduta garagardo artean ospatu genuen.
Afari dexentea izan genuen eta gehienok ederki egin genuen lo aterpeko koltxoietan.

Biharamunean, goizean goiz irtetea genuen buruan, batez ere gehiegizko beroa ekiditeko. Baita lortu ere, hantxe izan ginen martxan goizeko 7:30 ingururako.

Bisalticotik Ozako oihanera abiatu ginen, “Boca del infierno 25km”-ko mendi lasterketa gure inguruan pasa zelarik. Ozan, GR-11 hartu eta Estribiellako leporantz ekin genion, Taxeras bideari jarraiki Alanoen ikuspegi ederrarekin ibilaldia bukatu eta Zurizara itzuliz.

Sekulako beroa pasa arren, benetan erritmo eta giro aparta izan genuen  hamalau lagunek asteburu osoan. Ahal bezain pronto errepikatzeko moduko esperientzia izan da!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat