2019-09-22

Iparla gauez (19/09/14)

2019ko Irailak 14an Iparlara eginiko igoera:

Beti bezala, giro oso onean egindako txangoa.
Nahiko sortea izan genun eguraldiarekin, gauean euri pixka bat egin zun ta goizeko 4tan jeiki ginenean zerua lainoz nahiko saretua zegoen baina eguna pasa ahala, garbitzen jun zen ta tontorretik ikuspegi ederra izan genun.

Hona hemen egun horretako zenbait argazki ta bideo:














 






















Wikiloc:
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iparla-gauez-zirkularra-19-09-14-41585089

2019-07-04

Platerotarrak Pirineotan (Ekainak 29-30)

Uda heldu eta honekin batera bagenuen gure Pirinioetako lehen hitzordua, Camille xendaren zatitxo bat genuen helburu.

Azpiegiturak behartuta ibilbide zirkularra egitea erabaki genuen,  gaua Bisaltico bordan lotuta.

Zurizako aparkalekuan elkartu ginen larunbat goizean eta handik Camille xendako marka berde-horiei jarraiki, Alano orratzak zeharkatu genituen Achar de Alano albo batean eta aurrerago Peña Forca ere ezkerrean utzita.
Eguerdirako Bisaltico bordatik gertu zeuden erreka eta potzuetan bainua hartzeko geldialdia egin genuen. Ederra freskatua, merezitakoa bai horixe!

Bisalticora iritsi eta talde osoa bilduta garagardo artean ospatu genuen.
Afari dexentea izan genuen eta gehienok ederki egin genuen lo aterpeko koltxoietan.

Biharamunean, goizean goiz irtetea genuen buruan, batez ere gehiegizko beroa ekiditeko. Baita lortu ere, hantxe izan ginen martxan goizeko 7:30 ingururako.

Bisalticotik Ozako oihanera abiatu ginen, “Boca del infierno 25km”-ko mendi lasterketa gure inguruan pasa zelarik. Ozan, GR-11 hartu eta Estribiellako leporantz ekin genion, Taxeras bideari jarraiki Alanoen ikuspegi ederrarekin ibilaldia bukatu eta Zurizara itzuliz.

Sekulako beroa pasa arren, benetan erritmo eta giro aparta izan genuen  hamalau lagunek asteburu osoan. Ahal bezain pronto errepikatzeko moduko esperientzia izan da!





2019-05-04

Maiatzak 11, Platerotarrak Eguna 2019

Iritsi da haurtengo gure Platerotarrak eguna!
Ihaz egin genun bezala, bi aukera daude, Antiguotik goizeko 6tan atera ta 35 kilometroko ibilbide osoa egitea ala Andazarreten, goizeko 10tan,  Antiguotik gatozenekin batu ta Gazume igotzea.
Ibilbidea bukatu ondoren bazkaria Iturriondon.
Anima zaitezte!!
emailez izena eman dezakezu nahi ez gero: platerotarrak@gmail.com


2019-03-26

2019 Martxoak 23: Udalaitz

Platerotarren aurtengo lehen mendi irteera, Udailaitzera.

Marxoaren 23 larunbatean, udaberriari harrera eginez burutu genuen aurtengo lehengo mendi irteera. 
Ohiko legez Antiguako Arkitektura aparkalekuan genuen goizean goiz hitzordua. Bertan kotxeak antolatu eta Arrasateko Udalara auzorantz abiatu ginen. 
 
Goizeko bederatziak aldera hamalau lagun ginen Udalan, abiapuntuan. Ura, janari ta beharrezko dena genuela ziurtatu eta hantxe hasi ginen maldan gora eta gora. 
 
Ia konturatu ere egin gabe Udalaitzen lehen tontorrean ginen, Urkiolako zerra guztia aurrean genuela, eta atzean Gorbea zuri ageri zen. Udalaitzen gailur nagusian hamarretakoa egin eta hemendik aurrera jarraituz, Erdikoatxa; Atxaurrutxugane, eta Besaidetik igaroz osatu genuen ibilbide zirkularra.  
 
Gainera Besaiden, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak bat egiten dutela ere ikasi genuen, izan ere Udalaitz eta Anboto artean hiru probintziak batzen dituen harria dago, egunero ikasten da zerbait...
 
Goizpasa eder hau bukatzeko Udala auzoko ostatuan egin genuen geldialdia, giro apartean jan edanez gozatzeko.
 
Hurrengo irteeraren zain!