2020-02-16

Bazkideentzat materiala maileguan

Platerotarrak mendi taldearen bazkidea bazara, soilik 20€ 2.020ko, jakin dezazun maileguan hartu dezakezula mendiko materiala.

Hona hemen zerrenda ta argazkiak:

- 3 ekipo oso: kaskoa, kranpoiak, pioletak
- 3 elurretarako raketa
- Alpina editorialeko Pirineo osoko mapak
- Europako mendietako hainbat gida liburu

Bazkide bakoitzak mendiko ekipo bana har lezake, doan. Bazkidearen bidez, beste pertsonek 5-10€ truke ekipoa alokatu dezake.

Mailegua hartu eta uzteko lekua Antiguotarrak Elkartea da.

Mailegua eskatzeko eguna osteguna ta itzultzekoa hurrengo asteartea izanik.

Mailegua erabili eta hurrengo astean itzultzeko konpromezua eskatzen dizuegu.

Harremanetak jartzeko, idatzi platerotarrak@gmail.com -era.

Hona hemen argazkiak:










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat