2019-03-26

2019 Martxoak 23: Udalaitz

Platerotarren aurtengo lehen mendi irteera, Udailaitzera.

Marxoaren 23 larunbatean, udaberriari harrera eginez burutu genuen aurtengo lehengo mendi irteera. 
Ohiko legez Antiguako Arkitektura aparkalekuan genuen goizean goiz hitzordua. Bertan kotxeak antolatu eta Arrasateko Udalara auzorantz abiatu ginen. 
 
Goizeko bederatziak aldera hamalau lagun ginen Udalan, abiapuntuan. Ura, janari ta beharrezko dena genuela ziurtatu eta hantxe hasi ginen maldan gora eta gora. 
 
Ia konturatu ere egin gabe Udalaitzen lehen tontorrean ginen, Urkiolako zerra guztia aurrean genuela, eta atzean Gorbea zuri ageri zen. Udalaitzen gailur nagusian hamarretakoa egin eta hemendik aurrera jarraituz, Erdikoatxa; Atxaurrutxugane, eta Besaidetik igaroz osatu genuen ibilbide zirkularra.  
 
Gainera Besaiden, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak bat egiten dutela ere ikasi genuen, izan ere Udalaitz eta Anboto artean hiru probintziak batzen dituen harria dago, egunero ikasten da zerbait...
 
Goizpasa eder hau bukatzeko Udala auzoko ostatuan egin genuen geldialdia, giro apartean jan edanez gozatzeko.
 
Hurrengo irteeraren zain!
 
 



















 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina