2018-10-23

Aralarren egindako irteera (18/10/21)

Irailak 21. Malloak.

Goizean abiatu geranean, ihintzak oraindik lanbropean mantendu gaitu udazken koloretan zegoen basoan zehar. 
Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen garenean!
Baina basotik atera eta altuera hartu dugunean, Gipuzkoa estaltzen zuen hodei itsasoen gainean kokatu gara eta liluratuta geratu gara begi bistan genituen kantauri aldeko mendi tontorrak identifikatzen. Hor dugu bistan gaurko lehen tontorra, Artubi.
Artubi gainean lehen mokadutxoa jan ondoren, Malloetako gailurretako gora-behera abiatu dugu. Gutako indartsuenek tontor guztiak egin dituzte; Uakorri, Elizkaitz, Beoain, baina gehienak Aldeonerainoko bidea magaletatik egin dugu. 
Gure asmoa Hirumugarrietara iristea zen, baina goiza aurrera zijoan eta nahiago izan dugu Minetan barrena etxera itzultzea. 
Oraindik ere meatzetako garaitik geratzen diren eraikin eta teleferikoak ikusi ditugu, gure herriaren ondaren etnografikoa apreziatuz.
Beheranzko paisaia hau ere zoragarria da, bai errekako putzuak eta baita bide  bazterrean dauden Lizardi ederreko artzai bordak ere. 
Azkenean heldu gara parkinera, denak onik eta pozik.
 
 












 



 





 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina