Uda heldu eta honekin batera bagenuen gure Pirinioetako lehen hitzordua, Camille xendaren zatitxo bat genuen helburu.
Azpiegiturak behartuta ibilbide zirkularra egitea erabaki genuen, gaua Bisaltico bordan lotuta.
Zurizako
aparkalekuan elkartu ginen larunbat goizean eta handik Camille xendako
marka berde-horiei jarraiki, Alano orratzak zeharkatu genituen Achar de
Alano albo batean eta aurrerago Peña Forca ere ezkerrean utzita.
Eguerdirako
Bisaltico bordatik gertu zeuden erreka eta potzuetan bainua hartzeko
geldialdia egin genuen. Ederra freskatua, merezitakoa bai horixe!
Bisalticora iritsi eta talde osoa bilduta garagardo artean ospatu genuen.
Afari dexentea izan genuen eta gehienok ederki egin genuen lo aterpeko koltxoietan.
Biharamunean,
goizean goiz irtetea genuen buruan, batez ere gehiegizko beroa
ekiditeko. Baita lortu ere, hantxe izan ginen martxan goizeko 7:30
ingururako.
Bisalticotik
Ozako oihanera abiatu ginen, “Boca del infierno 25km”-ko mendi
lasterketa gure inguruan pasa zelarik. Ozan, GR-11 hartu eta
Estribiellako leporantz ekin genion, Taxeras bideari jarraiki Alanoen
ikuspegi ederrarekin ibilaldia bukatu eta Zurizara itzuliz.
Sekulako beroa pasa arren, benetan erritmo eta giro aparta izan genuen hamalau lagunek asteburu osoan. Ahal bezain pronto errepikatzeko moduko esperientzia izan da!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina