Marxoaren 23 larunbatean, udaberriari harrera eginez burutu genuen aurtengo lehengo mendi irteera.
Ohiko
legez Antiguako Arkitektura aparkalekuan genuen goizean goiz hitzordua.
Bertan kotxeak antolatu eta Arrasateko Udalara auzorantz abiatu ginen.
Goizeko
bederatziak aldera hamalau lagun ginen Udalan, abiapuntuan. Ura, janari
ta beharrezko dena genuela ziurtatu eta hantxe hasi ginen maldan gora
eta gora.
Ia konturatu ere egin gabe Udalaitzen lehen
tontorrean ginen, Urkiolako zerra guztia aurrean genuela, eta atzean
Gorbea zuri ageri zen. Udalaitzen gailur nagusian hamarretakoa egin eta
hemendik aurrera jarraituz, Erdikoatxa; Atxaurrutxugane, eta Besaidetik
igaroz osatu genuen ibilbide zirkularra.
Gainera
Besaiden, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak bat egiten dutela ere ikasi
genuen, izan ere Udalaitz eta Anboto artean hiru probintziak batzen
dituen harria dago, egunero ikasten da zerbait...
Goizpasa eder hau bukatzeko Udala auzoko ostatuan egin genuen geldialdia, giro apartean jan edanez gozatzeko.
Hurrengo irteeraren zain!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina