Goizean abiatu geranean, ihintzak oraindik lanbropean mantendu gaitu udazken koloretan zegoen basoan zehar.
Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen garenean!
Baina
basotik atera eta altuera hartu dugunean, Gipuzkoa estaltzen zuen hodei
itsasoen gainean kokatu gara eta liluratuta geratu gara begi bistan
genituen kantauri aldeko mendi tontorrak identifikatzen. Hor dugu bistan
gaurko lehen tontorra, Artubi.
Artubi gainean lehen
mokadutxoa jan ondoren, Malloetako gailurretako gora-behera abiatu dugu.
Gutako indartsuenek tontor guztiak egin dituzte; Uakorri, Elizkaitz,
Beoain, baina gehienak Aldeonerainoko bidea magaletatik egin dugu.
Gure asmoa Hirumugarrietara iristea zen, baina goiza aurrera zijoan eta nahiago izan dugu Minetan barrena etxera itzultzea.
Oraindik
ere meatzetako garaitik geratzen diren eraikin eta teleferikoak ikusi
ditugu, gure herriaren ondaren etnografikoa apreziatuz.
Beheranzko
paisaia hau ere zoragarria da, bai errekako putzuak eta baita bide
bazterrean dauden Lizardi ederreko artzai bordak ere.
Azkenean heldu gara parkinera, denak onik eta pozik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina