2018-03-22

Aitzgorri (18/03/25)

Pasa den igandean Aitzgorrira izan genun irteera. 10-15 zentimetro elur bota berria, oso gusturua ibili ginen.

Hemen irteeraren argazki batzuk











2018-03-09

Martxoak 18, irteera aldaketa, AITZGORRI

Kaixo guztiei,

Martxoak 17-18 astebururako aurreikusita zegoen Okabe mendira irteera bertan behera gelditu da eta honen ordez Aitzgorri mendira joango gara.

Irteera: AITZGORRI - AKETEGI - AITXURI
Eguna: 2018ko martxoaren 18an, igandea
Hitzordua: Goizeko 7:45tan Arkitektura fakultate atzeko parkingean edo 8:45tan Aldaolako Parkingean (Otzaurte)
 
 

2018-02-19

Igeldori Buelta (18/02/18)

Atzo aurtengo Platerotarrak Mendi Taldearen lehen irteera: Igeldori buelta.

Beriotik igo ta Igeldoraino, handik itsasorantz ta jadanik deskatalogatua dagoen GR-aren bidetik, Antiguorantz buelta.

Euri zipriztinak, eguzki pixka bat, lokatz asko ta humore ona izan genun. Ona hemen argazki batzuk:















2018-02-12

Otsaial 18-an Irteera: Igeldori buelta

Datorren Otsailak 18an Platerotarrak Mendi taldearen irteera izango dugu: Igeldori buelta. Gutxi gora behera 10 km. 380 m. D+ 3 ordu.
Irteera Arkitektura aparkalekutik 8h30tan.
Anima zaitez!


2017-12-04

Abenduak 17: Larun-Larunttiki zirkularra (Oletatik)

Larun-Larunttiki zirkularra (Oletatik)
15,75 km. 1.046 m D+ 4 1/2-5 ordu

Oletatik hasita, Sugizeaga igo, handik Larunttikitik pasata zuzen Larunera.
Jeitsieran Larunttiki eskerrean utzita Yasolako bentatik Oletara buelta.

Ibilbide nahiko erraza, bidexka ta pistetatik gehiena.

Irteera: Arkitetura aparkalekuan 7h30-tan.


2018 Federatu Txartela

Kaixo guztiei,

Dagoeneko prest dugu 2018ko federatu lizentziaren tramitazioa egiteko aukera, atxikiturik informazio guztia.