Nahiz eta ailegatu ginenean behe laino itxia zegoen, goizaldean ateri ta garbi garbia zegon.
Frontala jantzi ta goruntz hasi ginan, tipi tapa, iluntasunean erreferentzirik gabe, uste baino azkarrago ailegatu ginen tontorrera. Han egunsentiaz giro ederran gozatu izan ahal genun.
Hementxe egun hartako argazki ta bideo batzuk:
Joan den ostiralean antolatu genun lehengo aldiz, Antiguako Street Boulder Txapelketa Herrikoia.
Partehartzaile ugari gerturatu ziran, ala nola ikusle asko ere. Giro ederrean ospatu zen txapelketa.
Eskerrikasko parte hartu zenuten guztioi ta bisitan etorri zinetenoi.
Jarraian eguneko argazki eta bideo ugari.
Hasi aurreko txapelketa ta blokeei buruzko argibideak ematen:
Apirilak 22ko igandean, Jakintza ikastolakoekin batera Txindokira irteera egin genun. Denera 90 bat pertsona, gehienak Jakintzakoak, giro ezin hobean ta eguraldia ere gu alde ibili zela.
Hemen egun argazki batzuk: