2018-05-05

Maiatzak 12: Platerotarrak Eguna

Maiatzeko irteeran PLATEROTARRAK EGUNA ospatuko dugu eta gurekin etortzea animatzen zaituztegu!

Irteera: ANTIGUA - GAZUME - ASTEASU
Eguna: 2018ko maiatzak 12 larunbata
Hitzorduak: 
  • Goizeko 6:00tan Arkitektura atzean / 35 km, 1600 m+
  • 10:00tan Andazarraten / 12 km, 600 m+
  • 14:30ean bazkaria ASTEASUko Iturriondo jatetxean (apuntatzeko Platero tabernan)
 

2018-05-04

Txindokira irteera Jakintza ikastolarekin batera (18/04/22)

Apirilak 22ko igandean, Jakintza ikastolakoekin batera Txindokira irteera egin genun. Denera 90 bat pertsona, gehienak Jakintzakoak, giro ezin hobean ta eguraldia ere gu alde ibili zela.
Hemen egun argazki batzuk:


















2018-03-22

Aitzgorri (18/03/25)

Pasa den igandean Aitzgorrira izan genun irteera. 10-15 zentimetro elur bota berria, oso gusturua ibili ginen.

Hemen irteeraren argazki batzuk











2018-03-09

Martxoak 18, irteera aldaketa, AITZGORRI

Kaixo guztiei,

Martxoak 17-18 astebururako aurreikusita zegoen Okabe mendira irteera bertan behera gelditu da eta honen ordez Aitzgorri mendira joango gara.

Irteera: AITZGORRI - AKETEGI - AITXURI
Eguna: 2018ko martxoaren 18an, igandea
Hitzordua: Goizeko 7:45tan Arkitektura fakultate atzeko parkingean edo 8:45tan Aldaolako Parkingean (Otzaurte)
 
 

2018-02-19

Igeldori Buelta (18/02/18)

Atzo aurtengo Platerotarrak Mendi Taldearen lehen irteera: Igeldori buelta.

Beriotik igo ta Igeldoraino, handik itsasorantz ta jadanik deskatalogatua dagoen GR-aren bidetik, Antiguorantz buelta.

Euri zipriztinak, eguzki pixka bat, lokatz asko ta humore ona izan genun. Ona hemen argazki batzuk:















2018-02-12

Otsaial 18-an Irteera: Igeldori buelta

Datorren Otsailak 18an Platerotarrak Mendi taldearen irteera izango dugu: Igeldori buelta. Gutxi gora behera 10 km. 380 m. D+ 3 ordu.
Irteera Arkitektura aparkalekutik 8h30tan.
Anima zaitez!


2017-12-04

Abenduak 17: Larun-Larunttiki zirkularra (Oletatik)

Larun-Larunttiki zirkularra (Oletatik)
15,75 km. 1.046 m D+ 4 1/2-5 ordu

Oletatik hasita, Sugizeaga igo, handik Larunttikitik pasata zuzen Larunera.
Jeitsieran Larunttiki eskerrean utzita Yasolako bentatik Oletara buelta.

Ibilbide nahiko erraza, bidexka ta pistetatik gehiena.

Irteera: Arkitetura aparkalekuan 7h30-tan.


2018 Federatu Txartela

Kaixo guztiei,

Dagoeneko prest dugu 2018ko federatu lizentziaren tramitazioa egiteko aukera, atxikiturik informazio guztia.