2022-06-13

Antiguako II. "Street Boulder" Txapelketa Herrikoia. Ekainak 10, 2022

Lehenik eta behin, eskertu nahi genizuke etorri zareten guztioi, muxutruk antolatzera langundu gaituzunei, Antiguoko Dantza Taldeari laguntzagatik ta noski, bereziki, parte hartzera animatu zareten guztioi. Giro ederrean egon gara denok.

Duela lau urte antolatutako txapelketarekin alderatua, posez somatu dugu oro har gazte eta emakume gehiago

Hona hemen argazki ta bideo batzuk:







 

 
 
 
 
 































 

 

 

Txapelketa bukaeran mutilen artean...:




Mikel Cuerda ta



Gotzon Burgos-en artean desenpatea:





Txapeldunak:

Neskeetan: Tania Gonzalez

 
 
 
Mutiletan: Mikel Cuerda
 









Bukatzeko, anekdota txiki bat daukagu irabazlearekin. Txapelketa jadanik 20/30 minutu martxan zela, Instagram bidez kontaktatu zigu Mikel Cuerdak. Dirudienez Google Maps-ek Mikel Laboa Plaza, bakarrik Usurbilekoa agertzen du ta han omen zegoen Mikel itxoitzen. Suertez, berarentzat gehien bat, denboran ailegatu zen zirkuitua ederki bukatzeko.


2020-02-16

Bazkideentzat materiala maileguan

Platerotarrak mendi taldearen bazkidea bazara, soilik 20€ 2.020ko, jakin dezazun maileguan hartu dezakezula mendiko materiala.

Hona hemen zerrenda ta argazkiak:

- 3 ekipo oso: kaskoa, kranpoiak, pioletak
- 3 elurretarako raketa
- Alpina editorialeko Pirineo osoko mapak
- Europako mendietako hainbat gida liburu

Bazkide bakoitzak mendiko ekipo bana har lezake, doan. Bazkidearen bidez, beste pertsonek 5-10€ truke ekipoa alokatu dezake.

Mailegua hartu eta uzteko lekua Antiguotarrak Elkartea da.

Mailegua eskatzeko eguna osteguna ta itzultzekoa hurrengo asteartea izanik.

Mailegua erabili eta hurrengo astean itzultzeko konpromezua eskatzen dizuegu.

Harremanetak jartzeko, idatzi platerotarrak@gmail.com -era.

Hona hemen argazkiak:










2019-09-22

Iparla gauez (19/09/14)

2019ko Irailak 14an Iparlara eginiko igoera:

Beti bezala, giro oso onean egindako txangoa.
Nahiko sortea izan genun eguraldiarekin, gauean euri pixka bat egin zun ta goizeko 4tan jeiki ginenean zerua lainoz nahiko saretua zegoen baina eguna pasa ahala, garbitzen jun zen ta tontorretik ikuspegi ederra izan genun.

Hona hemen egun horretako zenbait argazki ta bideo:














 






















Wikiloc:
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/iparla-gauez-zirkularra-19-09-14-41585089